BILATU

lunes, 1 de mayo de 2017

LANERAKO GAI NAIZ

GAUR LANGILEEN EGUNA. Ohorea guztiei

Bizitzak ezustekoak eskaintzen ditu eskuin ezker, eta guri sarritan pasiboki begiratzea besterik ez zaigu geratzen. Egunerokotasunaren gurpilean sartuta goaz aurrera eta eskarmentuaren arabera egokitzen ditugu erantzun eta erreakzioak. Egiaztapen borobila da ibiltokiaren amaieratik erlatibotasun handiagoarekin neurtzen ditugula ezustekoak, patxadaz irauteko ahalmena sendoagotuz.

Urtero bezala osasun analisiak egin behar izan ditut. Gorputzaren gora beheren aldagarriak- azken aldiotan behera gehiago gora baino-  kontrolpean edukitzeak halako ziurtasun subjektiboa ematen dio gogoari eta medikuen eskuetatik igarotzeak bizitza-bermea luzatzen digula dirudi.

Analisien emaitzak etxera iritsi zitzaizkidan. Txostentxoaren lehen orria azterketaren laburpena zen eta horren irakurketa azkarrak ezustekoa eta irribarrea sortarazi zizkidan, ordena horretan.  Ezustekoa: nire izenaren azpian norbaiten eskuak egokitu zidan ofizioa zetorren: administrazio laguntzailea. Eta haren ostean medikuaren epaia: “lanerako gaitzat hartzen dugu” Irribarrea zergatik loratu zitzaidan irakurleak berak ondorioztatuko du samur asko.

Argazkia: medicos.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario