BILATU

lunes, 22 de agosto de 2016

EUSKAL LITERATURAN BARRENA



“El Quijote” irakurri behar izan genuen ume denboran. Argitalpen laburtua, hori bai, baina hezkuntza sistema frankistak espainiar literaturako adibiderik esanguratsuena zerbitzatzen zigun, nik esango nuke gure gozamenerako, artean bederatzi urte nituen arren. Don Kijote Mantxako, urte batzuk geroago Pedro Berrondok itzuli bezala, eta bere ibilaldi eta gertaera xelebreekin goi literaturaren zirrikituetatik sarrarazi gintuzten, gure izpiritua geroko literatura-erronka zailagoetarako prestatuz. 

Frankismoa hil zen aspaldi - neofrankistak agertu badira ere- eta euskal literaturari bidea ireki zitzaion,  paradigma berri baten atarian geundela pentsatzera iritsi ginelarik. Ez dut eztabaidatuko hori  lortu den ala ez, baina begi bistan dago gure haur eta gazteei ez zaizkiela euskal literatura klasikoaren erreferenteak behar bezala erakutsi eta alde horretatik ezjakinak dira.

Bateon batek galde liezadake zertarako balio duen, adibidez, Pedro Ignazio Barrutiaren "Actto para la Nochebuena" irakas-testuetan zabal eta modu erakargarrian agertzeak. Galdera horri inteligentziaren logikarekin bakarrik erantzun dakioke, eta hori ez luke ulertuko galdegile gizagaixoak.

Argazkia: JMVM 

2 comentarios:

  1. Askotan pentsatu ohi dut zer zaila izan behar duen literatura irakasteak. Ez bakarrik gaztelerazkoa, baizik eta euskerazkoa, frantsesezkoa... Literaturak eskaintzen duenaz ez dagoela interes handirik ematen du. Eta gazteen kasuan (orokorrean ari naiz) irakurtzearen plazerra galtzen ari da. Hezkuntza ereduekin bueltaka eta zerbait erori zaigu bidea.

    ResponderEliminar